XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A itsatsia

I. Bada zenbait atzizki berezko a duena.

-KETA: Ariketa, lasterketa..., -GINTZA: Etxegintza, liburugintza..., -ERA (KERA): Orrazkera, ibilera..., -KERIA: Zikinkeria, txarkeria..., -KUNTZA: Aldakuntza, zapalkuntza...

- Atzizki bakoitzaz asma itzazu bost hitz esanahia dutenak.

II. Hitzek a itsatsia daramaten ala ez jakiteko zenbait puntu:

- Aurrez aipaturiko atzizkiren bat daramaten hitzek gorde egiten dute a.

Berdin -KADA, -BERA, -(T)DURA, -GURA atzizkien bidez sorturiko hitzek.

Adib.: ostikada, sentibera, logura, egitura...

-Gazteleratik harturiko hitz zahar eta berriek, gazteleraz ere a itsatsia badute.

Adib.: familia, gramatika, esperantza...

Kontuz! Promes hitzak euskaraz a hori galdua du.

- Zenbait herri izenek ere a itsatsia darama.

Adib.: Donostia, Nafarroa, Gipuzkoa...

- Hitz elkartu eta eratorrietan batzutan a itsatsia galdu egiten da.

Adib.: gaztaina, gaztainondo

- Hitz elkartuetan osagaiak bereizita idazten direnean ere galdu egiten da.

Adib.: Ekonomia, Ekonomi arazoa

- Deklinabideko zenbait kasutan ere galdu egiten da (a + e = e).

Adib.: Arantza + etako arantzetako

- Ondorengo hitzetan aukera itzazu a itsatsidunak:

arrosa
inbidia
kanika
probintzia
azpia
arbela
lanperna
kopeta
axola
pazientzia
ikatza
leka
soinua
esperantza
guraizea
saltsa
enara
orria
maratila
politika
gatza
porrua
zorrozkailua
Bizkaia
eskola
geografia
mihura
koska

- Zuzen itzazu ondorengo testuko akatsak.

Arros koloreko gona du amon horrek.

Idei ona izan duelako liburu sorta bat eman dio Donostiko osabak.

Kutxatil hura irikitzean sugea kantari atera zen neskatil haren aurrean.

Bazkari ederra egin dugu: